Eskualdea 2019. Komisariotza proiektua: "Carpinteros"

Kuartango 2019(e)ko Irailak 14
  • Eskualdea 2019. Komisariotza proiektua: "Carpinteros"

Technoa eta dantza eskutik helduta doaz lan performatibo honetan. Lanaren oinarria Izkiko Parke Naturaleko okilen gaineko ikerlan bat da, azterlan horretatik abiatuta ondu baita. Artistak loturak egin ditu ornitologoek erabilitako okilen apeuen, basoaren plastikotasunaren, eta Duga-3 antenak egindako soinuen artean. Antenari “okil errusiarra” esaten diote. Zuzeneko lana kuatrifonian aurkeztuko da, soinuaren bidez halako giro inguratzaile bat sortuta.

KREDITUAK: Genzo P. (soinua), Laura G. Del Amo (kamera eta edizioa), Marcos García Casanova (interpretea/ dantzaria). “Un triángulo, tres vértices_Ser rizoma” proiektuaren komisario lanak Leyre Goikoetxea Martínezek egin ditu, betiere Anabel Quincoces, Belén Cerezo eta Miriam Isasi artistekin Eskualdea ekimenaren baitan. Ekimena, zehazki, esku-hartze artistikoa Araban bultzatzeko programa bat da, Arabako Foru Aldundiak sustatua eta Artium Museoak ekoiztua.

Doako autobus zerbitzua Gasteiztik
17.00 Irteera Artiumetik (Frantzia kalea)
19.00 Irteera Zuhatzu Kuartangotik
Izen ematea, e-mailez untriangulotresvertices@gmail.com

Leku mugatuak.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2019(e)ko Irailak 14
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Antiguo Balneario de Zuazo de Kuartango
    Kuartango

Non

Euskadi, auzolana