Musikagileak Musika Garaikidearen Zirkuitua 2019

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko irailaren 27(e)tik 2019(e)ko abenduaren 10(e)ra
  • Musikagileak Musika Garaikidearen Zirkuitua 2019

MUSIKAGILEAK Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak bere X. Musika Garaikidearen Zirkuitua aurkezten du. Hau, 2019ko irailaren 27a eta abenduaren 10era bitartean ospatuko da.

Zirkuituan, Bilbao Orkestra Sinfonikoa (Jordi Francésen gidaritzapean), Ensemble Court-Circuit, B3: Brouwer Trío, Roberto Casado eta Francesca di Nicola, Norio Sato eta Maya Kimura, Mario Prisuelos, Trío Salzedo, Leioa Kantika Korala, Xare Laborategia [Hitz] eta Iñaki Alberdi eta Stefan Hussong entzuteko aukera izango da; hauek, Bilbaoko Campos Elíseos Antzokian, Musikeneko entzulekuan, San Telmo Museoan, Kutxa Kultur Kluba aretoan, Juan Crisóstomo de Arriaga M.K.P.eko entzulekuan, Jesús Guridi M.K.P.eko entzulekuan eta Donostiako Udaletxeko Areto Nagusian ospatuko direlarik.

Aipatutako kontzertuez gain, hainbat ekintza pedagogiko eta dibulgatibo garatuko dira Zirkuituan zehar. Horrela, Héctor Parra maisuak Musika Garaikideko Konposizio ikastaroa eskainiko du irailaren 24, 25 eta 26an; B3: Brouwer Tríok Ganbera Musikako Interpretazioko Masterclassa emango du urriaren 10ean; eta, Fredériqué Cambreling harpa-joleak bere instrumentuko Interpretazioko Masterclassa urriaren 29an.

EGITARAUA

Irailak 27 (Bilbo)

Urriak 3 (Donostia)

Urriak 9 (Donostia)

Urriak 10 (Donostia)

Urriak 15 (Donostia)

Urriak 23 (Bilbo)

Urriak 26 (Gasteiz)

Urriak 26 (Donostia)

Urriak 28 de octubre (Donostia)

Azaroak 21 (Donostia)

Abenduak 10 (Donostia)

Musikagileak

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko irailaren 27(e)tik 2019(e)ko abenduaren 10(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián

  • Zenbatekoa3 €
  • Info Gehiago

Non

Euskadi, auzolana