Ensemble Court-Circuit

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Urriak 3
  • Ensemble Court-Circuit

2019ko Musikagileak Musika Garaikidearen Zirkuituaren barruan. 

Philippe Hurel konpositoreak eta Pierre-André Valade zuzendariak Ensemble Court-Circuit taldea 1991n sortu zuten, Genevako Analix Galeriaren sortzaileekin batzartu ostean. Court-Circuit, «konpositore batek konpositoreentzat egina», sorreratik, esperimentaziorako tokia izan da, erabateko askatasuneko espiritu batez arriskuak hartzea sustatzen duen proiektu artistiko bat. Musika garaikidearekiko konpromezu sendoa da taldearen oinarria, eta nortasun urduri, erritmiko eta zorrotz hori —taldearen izenak iradokitzen duen bezala— musikariengandik eta haren buru Jean Deroyer zuzendariarengandik datorkio, bizitasunez hornitzen baitute, erabakitasunez eta birtuosismoz. Konpositoreen kide arretatsu gisa, ensembleak suharki betetzen du hartu duen rola, hau da, nazioarteko eszena garaikidea sustatzeko rola. Nazioarteko programazio dinamikoenetara gonbidatu dute: Berlingo MaerzMusik, Osloko Ultima, Monte-Carloko Printemps des Arts, Wroc?aweko Musica Electronica Nova, Parmako Traiettorie, Vilniuseko Gaida, bai eta Frantziako sorkuntzaren eta hedapenaren arloko foro nagusienetara ere: IRCAMen Agora eta ManiFeste, Tolosako Novelum Jaialdia, Perpinyako Aujourd’hui Musiques, Messiaen au Pays dela Meije, Reimseko Opera, Metzeko Arsenal, Caen eta Besançongo antzokiak eta Parisko Opera Nazionala.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana