Xare Laborategia [Hitz]

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Azaroak 21
  • Xare Laborategia [Hitz]

2019ko Musikagileak Musika Garaikidearen Zirkuituaren barruan. 

Xare Laborategia ganbera musikarekin sorgindutako kolektibo batek sortutako lan-eremua da, interpretazio, sorkuntza, ikerketa, esperimentazio eta hedapen artistikorako eszenatokia. Artearekin konprometitutako eta aniztasun estetikoarengan interesatutako musikari hauen nahi eta gogoen proiekzioa da. Elkarrekin ibilitako bidean, errepertorio anitz baten interpretazioetan moldagarritasuna eta sendotasuna eman dieten proiektu ezberdinak burutu dituzte. Halaber, interpretaziotik haratago taldearen kezka esanguratsuenak batzen dituen bost laborategiren sarea proposatzen du: Hats –euskal errepertorio historikoa–, Hertz –elkarlan multidisziplinarra–, Hitz –egungo musikagintza–, Hots –programa konposaketa–, Huts –sorkuntza esperimentala–. Hitzek sorkuntza berriko musikaren interpretazioa lantzen du. Egungo euskal konposizioaren panoraman zentratzen da, arreta berezia jarriz konpositore gazteengan. Egungo sorkuntza musikalaren partaide izateko bokazioa du, musikagileekin elkarlanean aritu eta euren bilaketa estetikoa partekatuz


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Azaroak 21
  • Ordutegia20:00
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa3 €
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web San Telmo Museoa

Non

Euskadi, auzolana