"Urtzaroa"

Elorrio 2019(e)ko Azaroak 17
  • "Urtzaroa"

Urtzaro antzezlanean istorio poetiko bat, dantza eta antzerkia, proiekzio-sistema bikoitza eta musika originala uztartzen dira ohiz kanpoko edertasuneko ikuskizuna sortzeko.

Inuit Neska igluz osatutako herrixka batean bizi da; hotz handia egiten du beti, urtean aste gutxi batzuetan izan ezik. Orduan lantzurda artean loreak agertzen dira Inuit Neskaren herriak Harri Sakratu bat dauka, bat-batean aldatu gabe mendeak eman eta gero hautsi egiten dena. Inuit Neskak bere Harri Sakratua haustea eragin duenaren bila irtetea erabakitzen du. Bidean Azeri Zuria lagun izango du eta Zuhaitzak Landatzen dituen Gizonaren eta Zabor-Eraldatzailearen testigantza jasoko dute; gauza asko alda ditzaketen ekintza txikiak egiten jarraitzeko akuilua jasoko dute eurengandik.

Urtzaro  bidaiaz, klima-aldaketaren aurkako soluzio pertsonalez eta gure ekosistemaren hondamendiaz mintzo da. Asmoak batzeko eta gure inguruaren orekarekiko begirunezko ohiturak sortzeaz mintzo da. Laguntasunaz mintzo da, armarik eraginkorrena denez, eta pertsona arruntek aparteko aldaketak eragiteko duten ahalmenaz.

  • Egileak eta zuzendariak: Tatiana Clavel, Raúl León.
  • Antzezleak: Santiago de la Fuente, Olga Clavel.
  • Produkzioa: La Coja Dansa.

 

arriolaka.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana