Sarah Vista

Ermua 2019(e)ko Azaroak 16
  • Sarah Vista

Country & western musika generoko izar handienetako bat da Sarah Vista londrestarra.

Artista honen lehen abestiak plazaratu zirenetik, guztiz aztoratuta ibili da munduko rockabilly sektorea eta batez ere 50 urteetako soinu retro hauetan espezializatutako musika prentsa ingelesa kontu handiz hartu beharreko andereño honekin, eta oso handia izan da kaleratu duen lehen diskoaren aurreko ikusmina.

Zalantzak oro uxatu ditu KILLING FEVER egilearen lehen lan luzeak, erakutsi beharrekoak erakutsi ditu eta, nola ez, txundituta utzi du kritikari zorrotzena. Kasu honetan ez dugu Imelda Mayren enegarren bertsioa topatzen, ez eta Peggy Leeren moldaketa klasiko modernizatua ere. Rockabilly eta country & western estilo mugatuaren baitan, aski originala da neska honek eskaintzen diguna, Almerian egindako bakeroen film horiei eta Tarantinoren B sailei darien urrina eta swing ukituak erabiltzen baititu.

 

ermua.es

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana