Sole Giménez

Ermua 2019(e)ko Abenduak 27
  • Sole Giménez
    Argazkia: www.solegimenez.com

Mujeres D Música emakumeek konposatu eta idatzitako abesti handiak biltzen dituen proiektua da, horren helburua emakumeek musikaren munduan egin duten lana ikusaraztea izanik. Horregatik disko berri eta kontzertu hauek abesti-multzo bat baino gehiago dira: musika- eta bizitza-aldarrikapen femeninoa, eta justizia egiteko dagoen beharrari erantzuten dio, musikan ere emakumea berdina dela aitortuz.

Mujeres D Músican ondoko emakume konpositore eta egileen abestiak entzungo ditugu: Chabuca Grande perutarra, Violeta Parra txiletarra, Consuelo Velázquez mexikarra, Totó La Momposina kolonbiarra, Eladia Blazquez argentinarra, Dona Ivone Lara brasildarra edota Cecilia eta Mari Trini espainiarrek, gaztelaniadun guztiok gure memoria kolektiboan ditugun abesti eder eta indartsuak, identifikatu eta egituratzen gaituztenak.

Horiez gain azken garaiko konposizioak ere badira. Hor ditugu Natalia Lafourcade mexikarra edota Rosana eta Rozalén espainiarrak, bai eta Sole Gimenez beraren abestiak ere. Bera da bere ahotsez aipaturiko abeslari guztiei bizi ematen diena, hainbat belaunaldi elkartuz.


ermua.es

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana