Txost! + Maddi

Azpeitia 4 de octubre 2019
  • Txost! + Maddi

Maddi Noguera ataundarrak bakarka hasi eta 2017tik hona talde formazioan datorren proiektua da MADDI. Azken urtean lokalean mimoz gorpuztutako hamar abesti berrirekin osatu dute “Ying Yang” lan berria. Soinu indartsuago batekin baina berezko nortasuna galdu gabe. Karlos Osinagak 2018ko uztailean eta abuztuan grabatu eta nahastutako diskoa urrian argitaratu zen. 

Txost! Urretxu-Zumarragako musika taldea da. Egile-popa, pop urduria edo afropop bezala deskribatu izan dute laukote honen estiloa. Alaitasuna eta jolasa oinarritzat hartuz kantu bereziak josten dituzte, letra zoroak kantatuz. Esperimentaziorako tarteak uzten dituzte kontzertuetan, eta ikus-entzuleekin gertutasuna bilatzen dute. 2018an argitaratu zuten lehen diska, "Erreferak esperantza", eta bigarrena prestatzen ari dira.

 

kulturaz.eus

En breve

Dónde

Euskadi, bien comn