Santimamiñeko margolanak: Beste hainbeste bizi nahi dute

  • Argazkia: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

  • Fecha12 de Mayo
  • Temática Patrimonio

Ehun urte bete dira ume batzuek Santimamiñeko koban (Kortezubi, Bizkaia) 14.000 urteko margolanak aurkitu zituztela. Aurkikuntzak hautsak harrotu zituen, eta Euskal Herriko historiaren mugarri bilakatu zen aztarnategia. Gaurko egunez, publikoari itxita dago
 
Hamalau mila urtetik gora zeramaten han, eta duela ehun urte kasualitatez aurkitu zituzten. Polita da Santimamiñeko pinturen aurkikuntzaren pasadizoa: 1916an, ume batzuk iturri antzeko bat egiteko asmoz sartu ziren kobazulora. Barruan, estalaktitak apurtzen eta hartzen zebiltzala, horien atzean zegoen barrunbe ezezagun bat aurkitu zuten. Eta barrunbe horretako paretetan zer, eta animalia itxuradun margolanak antzeman zituzten. Eta aho zabalik gelditu ziren. Ordutik aurrera, Euskal Herriko zein nazioarteko historialari eta arkeologoen arreta guztia bereganatu zuen Ereñozar mendiaren magalean dagoen «historiaurreko santutegiak».

1916ko irailean Henri Breuil arkeologoak pinturen autentikotasuna baieztatu zuen. Paleolitoko artearen ikerketan aditua zen Breuil, eta figura haiek guztiak kontu handiz aztertu zituen: 32 bisonte, zazpi ahuntz, sei zaldi, hartz bat, orein bat eta ikatzez margotutako edo zizelkatutako beste irudi batzuen hondarrak. Denak Madeleine aldikoak, Goi Paleolitoaren azken kulturetako bat. Aldi horren hasiera duela 15.000 urte inguru koka daiteke, baina, tokiaren arabera, lehenago edo geroago gertatu zen. Santimamiñekoak, zehazki, Erdi Madeleine aldikoak dira. Halere, haitzuloan hedatzen den sekuentzia kulturala Goi Paleolitoaren hasieratik erromatarren garaietara (Kristo ondorengo V. mendera) hedatzen da.

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn