Estreno el 2 de junio de la ltima pelcula dirigida por Juanba Berasategi

  • Estreno el 2 de junio de la ltima pelcula dirigida por Juanba Berasategi
    @Jaizki Fontaneda /ARP
berria.eus

  • Fecha15 de Mayo
  • Temática Audiovisual

Toti Martinez de Lezearen eleberrian oinarrituta dago 'Nur eta Herensugearen tenplua' lana, eta zinema aretoetan aurkeztuko dute

Bederatzi urte dira Toti Martinez de Lezea idazlea Nur ipuin bilduma arrakastatsua idazten hasi zenetik, eta, iragarri duenez, hamahirugarrena kaleratuko du datozen asteetan. Bildumaren hirugarren zenbakia pantailara eramateko erronka hartu zuen Juanba Berasategik duela bi urte, eta hark zuzendutako azken filma da, hain zuzen, Nur eta Herensugearen tenplua, joan den apirilaren 28an hil baitzen zinemagilea, 66 urte zituela, minbizi baten ondorioz.

Lotura Filmseko sortzailea izan zen Berasategi eta 1992tik hainbat lan egin ditu ekoizpen etxeak animazioaren arloan. Tormeseko itsumutila, Barriola San Adriango azeria lanak eta Goya sarietan izendapena jaso zuten Ahmed Alhambrako printzea eta Alambrako giltza film luzeak. "Juanba joan den arren, Loturako lan taldeak orain arteko ibilbidearekin eta euskarazko ikus entzunezkoen munduan egindako lanarekin jarraitzeko asmo irmoa daukagu", azaldu du Miren Berasategi Lortura Filmseko eta Nur pelikulako lan taldeko kideak. Nur ipuin bildumak izan duen harrera ikusita, apustu egin dute filmaren alde, eta sustapen kanpaina zabala egingo dute datozen asteetan, pelikulak ahalik eta arrakasta gehien izan dezan. Herri Urratsen izan ziren atzo eta Ibilaldian eta Eskola Publikoen jaian ere izango dira filmari buruzko informazioa ematen.

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn