Se cumplen tres dcadas de la llegada de los payasos precursores de los actuales Pirritx, Porrotx eta Marimotots

  • Se cumplen tres dcadas de la llegada de los payasos precursores de los actuales Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Naiz

  • Fecha28 de Noviembre
  • Temática Artes escénicas

Hiru hamarkada bete dira gaur egungo Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen aurrekariak abiatu zirenetik. Izen eta protagonista desberdinak zituzten orduan, bat izan ezik, Joxe Mari Agirretxe. Lasarte-Oriako euskararen aldeko jaialdietan parte hartzen eman zituzten lehenengo urratsak, euskara kalera ateratzeko lanean. Garapen handia izan dute azken hogeita hamar urteetan eta taldea asko hazi da. Berbera da, baina, haien ekintzailetasuna

Esketxa amaitzen duenean sudur gorria kendu eta bere pertsonatik hizketan hasten dela esaten du Joxe Mari Agirretxek (Lasarte-Oria, 1964) eta Aiora Zulaikari (Lasarte-Oria, 1975) bere puntta gorria sudurrean ondo itsatsita eramatea leporatzen dio –«ileko gantxo eta guzti lotuta»– hitz jario laburragokoa dela iradokiz. «Nik zapatak eta galtzerdiak ere kentzen ditut!». Pirritx eta Porrotxen hezur eta mami dira biak aspaldion, Mertxe Rodriguezekin (Lasarte-Oria, 1968) batera (Marimotots). Euskal Herriko haur gehienak jarraitzaile dituzte eta erreferentzia bihurtu dira haien artean ez ezik, guraso inguruetan ere. Baina erreferentzialtasuna ez zaie egun batetik bestera iritsi. Gaur egunera arte hogeita hamar urte eman ditu lanean pailazo talde honek eta bidean eraldaketa ugari jasan ditu, taldekideetatik hasi eta pailazoen izenetaraino.

80ko hamarkadaren hasieraraino egin behar da atzera aurrekarietara iristeko. Olentzeroren jaialdi bat ospatzen hasi ziren Joxe Mari Agirretxe eta Agustin Mujika, gerora Takolo bezala ezagutu izan dena. «Ekintzaileak ginen eta aktibismoa egiten genuen. Autobusen letreroak, kale izendegiak… batez ere ikusi egiten ziren gauzak euskaraz ikusarazi nahi genituen. Ni magisteritza ikasten ari nintzen, Takolo irakasle lanetan ari zen orduan Garaikoetxea eskolan A ereduan. Lasarte-Oriako haurren %80k ez zekiten euskaraz, asignatura hutsa zen haientzat, ez etxean ez kalean ez zuten haren berririk. Eta otu zitzaigun umeekin zerbait egiten hastea». Olentzeroz jantzitako gazte bat eta gitarra jotzen zekien baserritarra. Hura izan zen haien lehenengo proposamena. Gerora pailazoz janztea erabaki zuten eta 1987an abiatu ziren umeenganako hurreraketa euskaldun berriaren saiakeran. Imanol Urbietaren lauzpabost kantu grabatu eta haurrekin abestearekin batera, pailazo klasikoen irudi eta antzerki formak jarraitu zituzten hastapen haietan. «Traje luze batzuk egin genituen Groseko Angelita dendan, pailazoei ikusten genizkien estilokoak, kamisoi modukoak. Orduko gure pailazoak Gabi, Fofo eta Miliki ziren. Txirri, Mirri eta Txiribiton hasiak zeuden ordurako baina ikastola giroan. Gu ginen nazionaletakoak. Telebistan haiek ikusten genituen eta haiei begira esketx klasikoak eginez, loturarik gabeak, hasi ginen Olentzeroren jaialdian lehenbizi, euskararen beste jaialdi batean gero, ustekabeko bide batean, asko pentsatu gabe, saioak hasi aurretik patxaran kopatxo bat hartuta, prestakuntzarik gabe eta benga!».

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn