Itu Banda, jvenes amantes de la literatura dispuestos a emprender nuevos caminos

  • Itu Banda, jvenes amantes de la literatura dispuestos a emprender nuevos caminos
Naiz

  • Fecha13 de Septiembre
  • Temática Literatura

Jakina da gazteek gero eta gutxiago irakurtzen dutena. Idatzi ere, gero eta gehiago ez. Baina badira literaturarekin gozatzen dutenak ere, mesanotxean liburua daukatenak, edo autobusean motxilatik ateratzen dutenak. Horietakoak dira Itu Bandakoak. Irakurtzen hasi ziren, fanzineak eta aldizkariak ateratzera pasa ziren, liburuak argitaratzera ere bai, eta jendaurreko emanaldietan ari dira orain.

Ohikoa izan da euskal literaturan taldeka lana egitea, norbera irakurtzen ari dena hurkoarekin konpartitzea, idazten eta publikatzen hasteko ere taldearen babesean aritzea. ‘Banda’ izena hartzea ere bai. Duela berrogei urte Bilbon biltzen hasi ziren gazte haiek (Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Joxemari Iturralde, Jon Juaristi, Ruper Ordorika, Joseba Sarrionaindia…) Pott Banda jarri zioten euren buruari. Hamarkada pare bat geroago, Lubaki Banda izan zen Xabier Aldai, Gari Berasaluze, Harkaitz Cano, Asier Serrano… bildu zituena. Eta duela bost urte, Itu Banda jaio zen, Alazne Arruti, Paul Beitia eta Peru Iparragirreren eskutik; poliki poliki kide gehiago gehitu zitzaizkien hasierako hirurei eta ibilbide polita egin dute denek batera, hemendik aurrera beste norabide bat hartuko duen bidea.

Gazteak izan arren, eta taldeak bost urte baino ez izan arren, gauza asko eta ezberdinak egin dituzte Itukideek. Jakina, idatzi egin dute, fanzine eta aldizkari formatuan, baina separatak ere argitaratu dituzte bandako zenbait partaideren lanak bilduz, irratiko programak egin dituzte (Info7 irratian), eta ikuskizunak prestatu dituzte, hala nola Eako 2015eko Poesia Egunetan eskainitako ‘Ituskizunak’. Hemendik aurrera ere jendaurrean azaltzeko asmoa dute, bide hori jorratu nahi lukete, eta ez da harritzekoa, orain arte jaso duten erantzuna ikusita. 

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn