Jon Gerediaga: Se puede ser contemporneo escribiendo sobre la naturaleza

  • Jon Gerediaga: Se puede ser contemporneo escribiendo sobre la naturaleza
    LUIS JAUREGIALTZO / @FOKU
berria.eus

  • Fecha17 de Septiembre
  • Temática Literatura

Naturaren elementuek erabat estaltzen dute Gerediagaren poesiaren gainazala, baina, geruza horren azpian, garden eta trinko, gizakia da haren sakoneko gaia: heriotzaren beldurra eta berpizkunde gosea

«Koaderno txikiak bakarrik erosten ditut orain, eta, poema hor sartzen ez bazait, badakit zer edo zer sobera dagoela». Txikiegi iritzi zien, hasiera batean, lantoki duen ikastolan emandako poesia tailerretako ikasleek oparitutako koadernoko orriei, baina, urteekin, poema luzeak idazteari utzi, eta koaderno hartako orriek erakutsi diote jarraitu beharreko bidea Jon Gerediagari (Bilbo, 1975). Kondentsatuz eta gardenduz joan zaio idazkera, eta destilazio horren emaitza du bosgarren liburua: Urtaroak eta zeinuak (Pamiela). Natura da poemen protagonista erabateko eta ia bakarra, baina, Gerediagak onartzen duenez, giza bihotza da benetan hostotza, sasitza eta belardi horien guztien azpian taupaka dagoena.

Heriotzari izkin egiten saiatzeko konjuru gisako bat da liburua, eta berpizkundearen promesa eske jotzen du poetak naturara.

Harrapatu nauzu. Heriotzak, nireak eta maite dudan jendearenak, oraindik ere amorrua ematen dit; ezin dut azaldu, eta ezinegon handia sortzen dit. Eta naturari begiratzeak baretu egiten du hori. Naturan heriotza imajinatzea zaila egiten zait. Irudikatzea, adibidez, unibertso huts bat. Ez dakit nori okurritu zaion ideia hori: unibertsoan bizitza Lurrean bakarrik dagoela pentsatzea. Ezin dut imajinatu hori. Ez dago asun talde bat edo liken ziztrin bat planetaren batean? Goroldio zati bat ere ez? Naturan heriotza erabatekoa ezinezkoa egiten zait, baina, hain zuzen, kontrakoa da bizitza errealean irudikatu ezina dena.

Poemek badute tonu itxaropentsu bat, baina, behin esan zenidanez, ez zenuke nahi irakurleak ahazterik testu horiek minetik sortzen direla.

Askotan gertatzen zait idazteko aldartea sortzen zaidala beheraldi bat pasatzen hasten naizenean, eta, ikusten ez den arren, behar hori dago poemaren atzean. Heriotza presente dagoelako sortzen da itxaropen bilaketa hori poemetan, eta egia hori topatzen dut naturan.

Eta, halere, gizakia da poemen benetako gaia.

Ez dago beste natura posiblerik. Gure hitzak erabiltzen ditugun neurrian, sinboloek osatzen dute poema, eta zeinu horien bidez da posible bizitzan posible ez dena: alegia, paisaiarekin bat egitea, eta giza materia eta natura loturik agerraraztea.

Mark Strand idazle kanadarrak poeta erromantikoei kritikatzen zien naturaren gainetik ni-a jartzea. Erromantizismoaren aurretik, haren ustez, poetek aski zuten paisaia deskribatzea beren barne mundua deskribatzeko. Harekin bat egingo duzu.

Bai. Hain zuzen ere, mendiei harro begiratzen dien gizon ezpatadun hori da nik sobera ikusten dudana Caspar David Friedrichen koadro ezagunean. Gertuago sentitzen dut Friedrich Hölderlin poetaren sentsibilitatea. Haren poemetan natura agertzen da, eta bera ia desagertu. Ez dago super-gizakirik naturaren gailurrean.

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn