"Un otoño sin Berlín"


Un Otoño sin Berlínek Juneren istorioa kontatzen digu. June (Irene Escolar) atzerrian aldi bat egon eta gero, bere jaioterrira ustekabez itzuli den neska gaztea da. Etxera bueltatzea ez da espero zuena izango, denborak bere senideak eta Diego (Tamar Novas), bere gaztetako mutilaguna, aldatu ditu. Baina udazkeneko hego haizeak bezala, bazterrak astinduko ditu Junek. Familian dagokion tokia topatu nahi izango du eta Diegorekin Berlinera joateko gaztetako ametsa gauzatzeari ekingo dio berriro, desberdina dena bilatze aldera.

Iraupena: 95 minutu
Zuzendaria: Lara Izagirre
Gidoia: Lara Izagirre
Musika: Joseba Brit
Argazkia: Gaizka Bourgeaud
Aktore-taldea: Irene Escolar, Tamar Novas, Ramón Barea, Lier Quesada, Naiara Carmona, Mariano Estudillo, Paula Soldevila, Itziar Ituño, María Isabel Díaz, Pablo Viña
Generoa: Erromantzea. Drama | Drama erromantikoa


Laburrean

  • Egileak Lara Izagirre
  • Produkzio-etxeaGariza Films
  • HizkuntzaGaztelania
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana