"Gau arabiarra"

  • "Gau arabiarra"

Gau arabiarra eguna gau bihurtzen den une magiko horretan hasiko da. Iraganaz, bizitakoaz, arbasoez, pertsonaiek bizitzan zehar izaten dituzten eraldaketez, oroimen primitiboaz zein gizakiaren sinismenetaz hitz egingo du. Hau guztia bizitzan zehar zer egiten dugun galdetzera garamatzaten bost pertsonaien bidez kontatua.

Uda. Edozein izan daitekeen hiri bateko urbanizazio batean ur jarioa dago. Etxebizitza batean, zazpigarren solairuan, Frantziska dutxatzen ari da. Txikitan bahiketa baten biktima izan zen emakume gaztea da bera. Harrezkero bizitza aldatuko zaio, ez baita ezertaz oroituko: ahaztu egin du iraganean printzesa arabiarra izan zela eta maldizio batek harrapatuta bizi dela. Arratsaldero legez, dutxatu ondoren, bere lagun eta pisukidea den Fatimarekin hitz egin ondoren, egongelako sofan lo geratuko da.

Loti eder bitxia izango bailitzan, hiru gizonezko saiatuko dira Frantziska muxu batekin esnatzen: Karpati, parean dagoen eraikineko bizilaguna; Kalil, Fatimaren mutil-laguna eta, Lomeier, eraikineko atezaina. Hiruetako batek itzuliko dio kontzientzia Frantziska sorginduari. Eta orduan, atsotitzak dioen moduan: begiek ikusia, bihotzak jasoa.

Hika Teatroa

Laburrean

  • Egileak Roland Schimmelpfennig
  • ItzultzaileaIturbe, Arantxa
  • HizkuntzaElebiduna
  • Estreinaldi-urtea2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana