"Buba eta Bubu"


Ikustearen, entzutearen eta sentitzearen plazer hutsa bilatzen duen haurrei zuzendurik dagoen dantza ikuskizun xumea da Buba eta Bubu.

Dramaturgia korapilatsuak bilatzetik urrun, haur ikusleengana era oso naturalean hurbiltzeko modua bilatu dugu ikuskizun goxo eta erakargarri honen garapen narratiboarekin. Haurra adin txikiko pertsona moduan hartuta, errespetu osoz eta gertutasunez tratatu dugu obra honetan.

Herri irudiak erabiliaz, ikuskizunari izena ematen dion Buba eta Bubu deituriko animalia plural eta poliedrikoa sortu dugu eta bi gazteren laguntza izpiekin haurraren emoziora iritsiko diren ekintzak ikusiko ditugu. Horietan, burua galdu araziko ez dien arren, sorpresaren jokoak eta edertasunaren bizioak tentatuko dituen dantzarien antzezpen keinuak erabiliko ditugu eta horretarako, argi joko liluragarri eta aretoko iluntasun beltzekin batera, benetako egiazkotasun hunkigarriak erabiliko dituzte. Aurrez garrantzi gabeak diruditen arren, benetan garrantzitsuenak diren gertaera txiki guztien lehenengo aldiak sortzen duen miresmen eta harridurarekin burututako egoera zintzo eta xaloak ikusiko ditugu. Orkestra musikarien laguntzarekin burututako biko, taldeko eta bakarkako pausu eta saioekin, dantza lotsarik gabeko lasaitzetik erakutsiko digute, beretaz dioten izaera zurrunaz haratago. Kolorez beteriko teklatuak doinu eta tinbre guztiak jasoko ditu, oinarritzat alboka, infernuko hauspoa edo panderoa dituzten perkusio erritmo zehatz eta jolastiak gehituaz.


Laburrean

Euskadi, auzolana