"Pan. Sekula Betirako bidaia"


Peter (Levi Miller) 12 urteko mutil pikaro eta bihurria da. Londresen bizi den umezurtz-etxe goibel eta tristean, ordea, ez dituzte ezaugarri horiek gogoko. Bizitza guztia bertan pasa ondoren, ezin sinetsiko gau batean bidaia zoragarria hasiko du fantasiaz beteriko mundura, Sekula Betira. Bertan, pirata, gerlari eta maitagarriekin abentura ugari biziko ditu, hil ala biziko konbateetan parte hartuko du, bere amak umezurtz-etxean zergatik utzi zuen deskubritzen saiatuko da, eta batez ere, lurralde magiko horretan bere tokia bilatzen ahaleginduko da. Tigrilla (Rooney Mara) gerlariaren eta ezagutu berri duen Garfio Kapitainaren laguntzaz, Peterrek Bizarbeltz pirata bihotz-gabea garaitu beharko du Sekula Betiko lurraldea salbatu eta bere ametsa betetzeko: PAN, Sekula Betirako bidaiako heroi bihurtzea.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Pan
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2015
Iraupena: 111 minutu
Herrialdea: AEB
Generoa: Abenturak
Zuzendaria: Joe Wright
Aktoreak: Hugh Jackman, Levi Miller, Jimmy Vee
Gidoia: Jason Fuchs, J.M. Barrie
Ekoizpena: Greg Berlanti
Webgunea: www.panmovie.com

 

 


Laburrean

  • Egileak Joe Wright
  • KonpainiaBerlanti Productions, Dune Entertainment
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana