"Marko Makako eta Karibeko primateak"


Marko Makako, bere ametsetan, krimen handiak argitzen dituen polizia atsegina da. Errealitatean, ordea, uharte tropikal lasai bateko hondartzazain arduratsua baino ez da. Lulu ederra berarekin maitemintzeko itxaropena zapuztu egingo zaio Karlo xarmangarria uhartera iristen denean eta Markoren hondartzan tximu erraldoi itxurako kasinoa eraikitzen duenean. Jeloskor, Karlo ikertzen hasiko da, susmagarri delakoan. Zuzen dabil gainera, Karlok uhartea bereganatu eta bere burua presidente izendatu nahi duela deskubrituko baitu.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Marco Macaco
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2015
Iraupena: 80 minutu
Herrialdea: Danimarka
Generoa: Marrazki bizidunak
Zuzendaria: Jan Rahbek
Gidoia: Thomas Borch Nielsen, Jan Rahbek


Laburrean

  • Egileak Jan Rahbek
  • KonpainiaNice Ninja Productions
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana