"The Snow Queen"


Mundu berri bat sortzeko asmotan, non sinpletasunak sentimenduak baztertuko dituen eta ipar haize hotzak giza arimak izoztuko dituen, Izotzetako Erreginak izotzez estali du mundua eta arte adierazpen guztiak suntsitu nahi ditu.

Ispilu magiko baten iragarpen arabera, Izotzetako Erreginarentzako azken mehatxua Vegard Maisua deritzon beiragile batengandik dator. Haren ispiluek itxura ez ezik ikuslearen arima ere erakusten dute. Egun batean, ipar haizeak Vegard eta bere emazte Una desagerrarazten ditu. Baina, lehenago, beiragileak bere seme Kai eta horren arreba Gerda ezkutatzea lortzen du.

Urte batzuk geroago, Izotzetako Erreginaren zerbitzariak Kai aurkituko du, Gerdaren neba eta Vegard Maisuaren oinordekotzat daukatena. Kai Izotzetako Erreginaren jauregian bahituta daukatela, Gerda bidaia luze bati ekingo dio mundu izoztu miragarrian zehar. Oztopo latzei aurre egin eta lagun berriak aurkituko ditu bere ahaleginetan, Kai askatu, Izotzetako Erregina garaitu eta mundu osoko jendearen bihotzak berriz pizteko misio horretan.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Snezhnaya koroleva
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2012
Iraupena: 80 minutu
Herrialdea: Errusia
Generoa: Marrazki bizidunak
Zuzendariak: Maxim Sveshnikov, Vlad Barbe
Gidoia: Vadim Sveshnikov, Vlad Barbe
Ekoizpena: Yuri Moskwin, Vladimir Nikolaev, Olga Sinelshchikova, Sergey Rapoport, Alexander Ligay, Timu Bekmambetov
Webgunea: www.inlayfilm.com/projects/snowqueen


Laburrean

  • Egileak Maxim Sveshnikov, Vlad Barbe
  • Data2012
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana