"Dragoi Bola Z: F berpiztua"


Sorbet eta Tagoma, Frizer enperadorearen armada hondatutakoan bizirik geratuko bi kide, Lurrera datoz. Dragoi Bolak erabiltzeko asmoa daukate ezpazioko gaizkilea berpiztu eta haren inperioa berreraikitzeko. Hilabete batzuk geroago, Frizer berbera dator Lurrera armada handi batekin, helburu bakar bat buruan hartuta: Son Gokuz mendekatzea. Goku eta Vegeta entrenatzen ari dira Bills eta Whisekin: haiek itzuli bitartean, Gohanek, Satan Txikik, Krilinek eta beste lagunek aurre egin beharko diete inbaditzaileei. Frizerrek, ordea, eraldatze berri bat egitea lortu du bizitzan lehenengoz entrenatu ondoren, eta bere indar ikaragarria erakustea erabakitzen duenean, Gokuk eta Vegetak bakarrik aurre egin ahal izango diote Lurra erabateko hondamenetik salbatzeko.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Doragon bôru Z: Fukkatsu no F
Kalifikazioa: Zazpi urtetik beherakoentzat ez gomendatua
Urtea: 2015
Iraupena: 93 minutu
Herrialdea: Japonia
Generoa: Marrazki bizidunak
Zuzendaria: Tadayoshi Yamamuro
Gidoia: Akira Toriyama


Laburrean

  • Egileak Tadayoshi Yamamuro
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana