"Short Term 12"


Filmazpit katalogoko filma.

Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa (euskarazko azpitituluekin).

Sinopsia: Gracek ikuskatzaile gisa lan egiten du egoera ahulean dauden nerabeentzako harrera-zentro batean. Izugarri atsegin du bere lana eta gazteen zainketan murgiltzen da erabat batzuetan bere iragan ilunaren aurka borroka egin behar badu ere. Jayden nerabea zentrora iristean, haurtzarotik herrestan daramatzan arazoei bizkar ematen jarraitzea ezinezkoa dela ohartuko da Grace. Bere bizitza pribatuaren eta lan-bizitzaren arteko oreka hauskorra arriskuan egongo da eta Gracek muturreraino eramaten duen krisia –baina, aldi berean, ustekabeko umore eta itxaropen izpiak ekartzen dizkiona– gainditzeko modua aurkitu beharko du.


Laburrean

  • Egileak Destin Daniel Cretton
  • KonpainiaMaren Olson, Asher Goldstein, Joshua Astrachan, Ron Najor / Traction Media, Animal Kingdom
  • Data2012
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana