"Omar"


Filmazpit katalogoko filma.

Jatorrizko hizkuntza: Arabiera - Hebreera (euskarazko azpitituluekin).

Sinopsia: Omar gazte palestinarra da eta balak saihestera ohitu da Nadiari, bere maitasun sekretuari, bisita egin eta horma gurutzatzen duen bakoitzean. Egunez okin lanak egiten ditu; gauez, berriz, Israelen okupazioaren kontra borrokatzeko prestatzen da bere haurtzaroko lagunekin, Nadiaren anaia Tarekekin eta Amjadekin. Baina bere bizitza betirako aldatuko da egun batean. Jada ezer ez da berdina izango ez bera ez eta Nadiarentzat. Indarkeria, traizio eta gorrotoak ekarritako zurrunbilo batek harrapatuko du. Bere printzipioei leialki jarraitzen saiatuko da, bere bizitzaren eta maitasunaren alde borroka egiten duen bitartean. Hany Abu-Assad zinemagile palestinarraren film berria da; aurretik, Paradise Now (2005) film arrakastatsua zuzendu zuen.


Laburrean

  • Egileak Hany Abu-Assad
  • KonpainiaHany Abu-Assad, Waleed F. Zuaiter, David Gerson / ZBROS, Dubai Entertainment, Media Organisation
  • Data2012
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana