"Coria eta itsasoa"


Filmazpit katalogoko filma.

Sinopsia: Hau emakume borrokalari, saiatu, sentikor, nostalgiko, itxaropentsu, ausart eta parte-hartzaile batzuen istorioa da. Emakume hauek gai izan ziren ezerezean, paisaia babesgabeenean, bizitza eraikitzeko. Emakume sahararrak dira. Duela 39 urte, erbesteratu zituztenean, gizonak gerrara joan ziren eta emakumeek "hiri iragankorrak" altxatu zituzten: errefuxiatuen kanpamenduak. Euren familiak, bertako administrazioa eta etxeak antolatu zituzten, eta egunerokotasun berri bat asmatu zuten itxaronaldia eta nola amaituko den ez dakigun borroka baketsu bat ahalik eta modu atseginenean burutzeko. Emakume horiek filmeko protagonisten amonak dira. Protagonista diren belaunaldi berriek jada ezin izan dute ezagutu euren herriko itsasoa.

Jatorrizko izenburua Coría y el mar
Zuzendaria: Diana Nava
Gidoia: Diana Nava
Ekoizpena: Ainara Pagola, Diana Nava, Javier Pruaño, Mikel Pruaño, Joseba Garmendia / Nasa Films, Orreaga Filmak
Musika: Gonzalo Díaz Yerro
Muntaketa: Ainara Pagola
Aktoreak: Coría Mohamed Daf, Jadiya Mohamed Daf, Salka Abdalahi Alali, Mamía Bachir Hemad, Mulla Bachar, Fatma Mohamed-Zein, Raabub Mohamed Lamin, Wahba Mohamed Liman, Fatimetu Elbeig Lbayig, Nana Ahmed Salem Oumar
Argazkia: Agustín Rovati
Herrialdea: Euskal Herria
Jatorrizko hizkuntza: Gaztelania, hassaniyya, arabiera
Iraupena: 82 minutu


Laburrean

  • Egileak Diana Nava
  • Produkzio-etxeaNasa Films, Orreaga Filmak
  • HizkuntzaBat ere
  • Data2014
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana