"Etxekoak"


Etxekoak antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da.

"Itsasoaz bestalde maitemindu nintzen. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan zen. Eta hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan etorri zenbaezinak, elkarrizketak kontsulatuan… urtetako erokeri eta zentzugabekeria hutsa. Esperientzia honetatik abiatuz, egungo gizarteak eta estatuek sortu eta eraiki dituzten muga eta lege absurduen kritika egitera goaz antzezlan berri honekin. Etxekoa/kanpokoa dikotomian gaur egun hain presente dugun inmigrazioaren gaia jorratuko dugu".

Artedramaren magalean Huts Teatroaren bigarren sorkuntza da. 2013an Publikoari Gorroto antzezlana taularatu eta 45 emanaldi egin ondoren, oraingoan Etxekoak lana taulara­tzen du. 7 urte ondoren Jon Gerediaga (idazkeran) eta Ander Lipus (zuzendari eta aktore moduan), berriro sorkuntza honetan elkartzen dira antzerki obra hau eskaintzeko.

Dosierra [PDF - 2,65 MB]

ZUZENDARITZA: Ander Lipus
EGILEA: Jon Gerediaga
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Mariya Aneva
ANTZEZLEAK: Ander Lipus, Maika Etxekopar, Javier Barandiaran, Kristian Etxaluz
ESZENOGRAFIA: Jose Pablo Arriaga
IRAUPENA: 80'
HIZKUNTZA: Euskaraz


Laburrean

  • Egileak Ander Lipus
  • KonpainiaHuts Teatroa
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana