"Eskutitzak"


Azkoitia, 1936ko uztaila. Denbora gutxira azkoitiarren bizitza guztiz aldatuko duen Gerrra Zibila lehertuko da.

Testuinguru honetan kokatzen da Joxe eta Emilia gazteen arteko amodiozko istorioa. Emilia herriko alpargata fabrikaren jabearen alaba da, familia frankista aberatsekoa. Joxe berriz, Azpeitiako postari errepublikar sutsuaren semea da eta alpargata fabrikan lan egiten du. Lehenengo topo egitetik itxuragabe maitemintzen dira, baina bi familiez gain, maitasun hau oztopatuko duten hainbat eragozpeni aurre egin beharko diote. Lortuko ote dute elkarrekin egotea?

Obra honen berezitasuna, istorioaren erakargarritasunaz gain, zinea antzerkian barneratzen dela da. Antzezlaneko hainbat eszena aurrez grabatutakoak dira eta istorioaren narratiban integratzen dira proiekzioen bidez, emaitza original eta magiko bat lortuz.

Egileak: Itziar Elias, Izaskun Arandia.
Antzezleak: Itziar Elias, Aitor Fernandino, Josean Bengoetxea, Olatz Beobide, Aione Sedane, Iosu Florentino.
Zuzendaritza: Izaskun Arandia.

Iturria

Laburrean

  • Egileak Itziar Elias, Izaskun Arandia
  • KonpainiaIzar Films, Itzel Antzerkia
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana