"Magia lapurra"

  • "Magia lapurra"

Dorleta neska gazteak magiarako zaletasun handia du eta, bere ilusioa bete asmoz, kasting proba batera aurkeztuko da, mago laguntzaile izateko probara, alegia. Antzoki batean jarri diote probarako hitzordua, mago batekin, baina magoa izan ordez lapur bat izango da proba egingo diona. Lapurrak amarrua egin nahi dio, mago plantak egiten dizkio, baina trukoak ez dira neskaren oso gustokoak; traketsa baita ustezko mago/lapurra. Nolanahi ere, Dorleta eta lapurra elkarlanean jarriko dira kastinga egin behar duen benetako magoari ziria sartzeko. Proban ari direla, magoa agertuko da eta, hortik aurrera, sekulako zalaparta eta egoera magikoak sortuko dira antzezlanean. Magiaz eta sorpresaz betetako antzelana. Pianista batek obrari zuzenean musika jarriko dio.

Fitxa artistikoa


Laburrean

  • Egileak Begoña Bilbao, Asier Kidam, Iraitz Lizarraga, Alfonso Díez
  • KonpainiaTxalo Produkzioak
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana