"Caperucita feroz"

  • "Caperucita feroz"
  • "Caperucita feroz"

Komedia musikala, bodebila, funtzio ero eta beroa, non pasioa, dibertsioa, iruzurra eta beldurra nagusi izango diren. Denek lortu nahi izango dute ezkutuan desio duten hori berehala betetzea, eta horretarako edozein bide erabiltzeko gai izango dira.

Txanogorritxoren ipuin klasikoari buelta ematen dio antzezlanak: ikusleari erakutsiko dio pertsonak bere helburua lortzeko edozertarako gai garela, eta pasioak arrazoiari muzin egiten diola. Pandoraren kutxa ireki da eta bertatik taula gainera aterako dira gutizia material eta haragizko desioak lortzeko azpijokoak.

TXANOGORRITARRAK eta OTSOATARRAK aspalditik dira etsai. Otsoatarren familiak aurreko mende hasieratik kudeatzen du BASOA izeneko hotela. Hotel hau Txanogorritarren AMONA zaharrarena da, eta uda ostean bukatuko da errenta zaharra. Ezusteko gertaera baten ondorioz, familia biek elkarrekin pasatuko dituzte abuztuko oporrak Benidormen dagoen BASOA Hotelean.

  • Egilea eta zuzendaritza: Galder Perez
  • Aktoreak: Ylenia Baglietto, Olatz Ganboa, Leire Ucha, Mari Cruz Melgosa, Diego Perez, Lander Otaola, Mikel Losada, Patxi Gonzalez
  • Argiztapena: Zigor Gorostiola
  • Jantziak: Nati ortiz de Zarate
  • Koreografia: Maitane Zalduegi
  • Atrezzoa: Gorki & Asiento
  • Eszenografia: Glu-Glu
  • Zuzendari musikala: Iñaki Maruri
  • Teknikoa: Txerran Azaola
  • Teknika taldea: Zuzenean-Star Lan
Glu Glu

Laburrean

  • Egileak Galder Perez
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana