"Trabajadoriak, frankismoaren gatibuak Oarsoaldean"


Espainiako altxamendu nazionalak 1936an garaipena lortu zuen. Preso ugari sartu zituzten konzentrazio eremuetan eta kartzeletan. Hauetako asko "Batallón de trabajadores"-etara bidali zituzten beren kondenak betetzeko. Errepublikaren alde borrokatu ziren preso gehienek esklabutza egoera bizi izan zuten, Francok pertsonak deuseztatu eta makurrarazi nahi zituelako. Gerrak eragindako hondamendia konpontzeko, ejertzitoak behar zituen azpiegiturak eraikitzeko eta enpresari konplizeen beharrak asetzeko, fusilaketak, zigorrak eta heriotz mehatxuak jasan behar izan zituzten. Espainian 550 "Langile batailoi" sortu ziren. Horietatik 60 baino gehiago Euskal herrian. Oarsoaldean 18 batailoi antolatu ziren. 4 urteetan zehar 12.500 pertsona aritu ziren gatibu lanetan errepideak eta gotorlekuak eraikitzen: Aritxulegin, Pikoketan, Jaizkibelen, Lezon, Gaintxurizketan, Arkalen, Erlaintzen, Errenterian, Pasaian...


Laburrean

  • Egileak Mikel Mendizabal Cristobal
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana