"Lasterketa"


Eguneko une erabakigarriena da. Hainbat pertsonak, bakoitza bere lanpostuan, bere eskumuturreko erlojua begiratzen dute behin eta berriro. Urduri dirudite Gauza bera gertatzen zaio Juneri, atletismo-pista bateko bigarren kaletik irteerako marrarantz doala. Takoetan kokatzen da. Bere erlojua begiratzen du eta arnasa hartzen du. Kale bakoitzean kontzentratuta eta bere bizitzako lasterketarik onena egiteko prest dagoen atleta bat dago. Epaileak bere jaurtigairik gabeko errebolberrarekin tiro egiten du eta lasterkariak modu katramilatsuan irteten dira. Normala dirudi denak, harik eta laurogei metrora iritsita, Junek bere erlojua begiratu eta ustekabeko erabakia hartzen duen arte.


Laburrean

  • Egileak Patxi Basabe Pérez de Viñaspre
  • KonpainiaZinema Variétés
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana