"Auzokoak-Los vecinos"


Auzokoak antzezle bat eta dantzari batentzako ikuskizuna da. Battit eta Luzia bi auzokide "arrunt" dira. Haien arteko harremanak baketsuak izan litezke, bakoitzaren ohiturek eta borrokaldi ttipiek bestea serioski nardatuko ez balute. Tentsioa emendatzen joanen da, giroa gero eta okerrago... Baina horra non ustekabeko gertakari batek elkar laguntzera behartuko dituen. Dantza eta antzerkia uztartzen dituen obra honek Claude Boujon-ek idatzi La Brouille liburua libroki hartu du inspirazio iturburutzat. Honen tratamendua, pixka bat aldaratua, trufa eta umorez josia da.

Fitxa artiskoa

Egilea: Johanna Etcheverry
Koreografia: Johanna Etcheverry
Zuzendaritza eszenikoa: Johanna Etcheverry, Raúl García Etxeberria
Ekoizpena: Traversée Konpania
Musika: Raúl García Etxeberria, Pierre Visslerren laguntzarekin
Eszenografia diseinua: Annie Onchalo
Argi teknikaria: Frederic Bears
Soinu diseinua: Raul García, Pierre Vissler
Soinu teknikaria: Frederic Bears
Jantzien diseinua: Sophie Etchemendy
Interpreteak: Johanna Etcheverry, Raúl García Etxeberria
Iraupena: 45'
Kontaktua: truke@truke.com


Laburrean

  • Egileak Johanna Etcheverry
  • KonpainiaTraversée Konpainia
  • Data2011
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana