"Sujetos"

  • "Sujetos"
    Iturria: AZ Azkuna Zentroa

Karramarroaren nebulosa hemendik 5.000 argi-urtera dago. Han goian. 8 argi-urteko diametroko koroa bat; hilzorian dagoen izar baten hondarrak. Gutxik ikusten dute. Isilean egon. Ni aurrera noa, eten barik kalkuluak eginez. Zenbat irauten du begiraldi batek? Tentuz mugitzen naiz ez apurtzeko unibertsoa orekan egon dadin eusten dioten legeak. Besoa entretenitu zait, eta kateatu da; atzeratu egiten nau. Bien bitartean, lurraren diskoa beheratuz doa. Zenbat bider begiratu dizut? Denbora erdibanatu da; jolasean dabil. Antzinatik datorren denbora bat da, eta guztiaren atzean hartzen du atseginez atseden. Gorputza kokatu egiten da. Irudietan pentsatzen dut; horrela noa eraikiz. Leku lasai, trankil batera heldu naiz, gainazalen ukitu leuna uler dezadan.

Nolabaiteko maitasun batek gidatzen nau; esku bat gainazal bigunean zehar dabil. Presioak urratu txiki bat jaso du, eta apur bat aurrerago igarri da. Han, jazoera ugaritu egiten da, eta noranzko guztietara jotzen du. Banoa aurrera. Ez da lehengo berbera nire gorputzaren eta gainerako gauzen arteko distantzia; leku berri horretatik begiratu behar zaie berriro.

Dena aldatu da guztiarekiko. Sosegua jokabide zehaztugabea da. Nire eztarri biguna aldendu egiten da. Eta gertaera hori jasota geratu da munduaren bira geldoan, ezagutu duelako seinale. Subjektua mugitzen denean, denboran mugitzen da. Hemen kokatzen gara; denbora sentitu nahi dugu berriro, denean. Hara-hona ibili nahi dugu, irudikatuz.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria eta koreografia: Blanca Arrieta.
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Robert Jackson, Blanca Arrieta.
  • Musika: Johann Sebastián Bach.
  • Jatorrizko musika, eta soinu-espazioaren koordinazioa: Itziar Madariaga.
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia.
  • Argazkiak: Juan Félix Ruiz.
  • Diru-laguntza: Eusko Jaurlaritza.
  • Lankidea: CDART, Erandio.
  • Egoitza artistikoa: AZ Azkuna Zentroa, Bilbo.

Laburrean

  • Egileak Blanca Arrieta
  • KonpainiaBlanca Arrieta
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana