"Geltokia"

  • "Geltokia"
    Argazkia: Aukeran Dantza Konpainia (www.aukeran.com)
  • "Geltokia"
    Argazkia: Aukeran Dantza Konpainia (www.aukeran.com)

Bizitza bidaia gisa ulertuta. Maletak, norbanakoaren eta norberaren probabilitateak biltzen dituen metafora, kohesio-elementua dira guztiontzat berdintsuak diren indarrak eta gaitasunak jarduten duten bizi-prozesuan. Bidaiari bakoitza, bere ekipajea aldean daramala, lekuz aldatzen da.

Halaxe, xake-taulako lauki zuri-beltzen txandakatzeak zera adierazten du, binomio kontrajarri eta osagarrien arteko tirandura: denbora eta espazioa, gau eta eguna, maitasuna eta galerak...

Jokoan estrategia, hausnarketa, aurrerapausoak eta geldiuneak biltzen dira, baita aurkariaren kontrako borroka ere, batzuetan norberaren baitakoa izanik. Eta azken tartean -oroimenaren adinean, zeinetan bakardadeak hainbeste izen dituen-, maleta higatuak, husteko zorian.

Joandako aldia luzea da, eta denbora dorpeki desegiten da. Erlojuek gure izate iragankorra erretratatzen dute. Geltokia, azken batean, erbesteratze baten hasiera da: geraleku bat zoriontasunean, eternitateari uko-egitea.

Fitxa Artistikoa

  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Eszena Zuzendaritza: Enrique Santiago 
  • Gidoia: Miren Agur Meabe 
  • Jatorrrizko musika: Xabier Zeberio
  • Argiztapen diseinua: Carlos Solano 
  • Zugendari laguntzailea Eli alberdi 
  • Koreografiak: Edu Muruamendiaraz eta Aukeran DK 
  • Dantza garaikide aholkularitza: Eneko Alkaraz 
  • Dantzariak: Amaia Basilio, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Ione Iriarte, Axier Iriarte, Ekain Kazabon, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun. 
  • Jantziak: Oscar Armenda¿riz 
  • Soinua: Kandi Ferna¿ndez 
  • Argazkiak: Kali G.
  • Bideo muntaia: Carlos Solano
  • Ekoizpen exekutiboa: Aukeran DK
  • Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi


Laburrean

Euskadi, auzolana