"Ilargiaren malkoa"

  • "Ilargiaren malkoa"
    Argazkia: Haatik Dantza Konpainia

Haatik Dantza konpainiak hiru sorkuntza-lan biltzen ditu Ilargiaren malkoa antzezpen berrian. Lehenengoa euskal dantzan eta musikan oinarritzen da, eta Mikel Laboaren lanak eta bizitzak konpainiaren kideengan izan duen eragina azaltzen saiatzen da. Bigarrenak ikus-entzunezko mundura hurbiltzen gaitu; gizarte-mugimendu eraginkor batek sustatuta, konpainiak bestelako artelan bat sortuko du bideo-dantza gisa. Hirugarrena guztiz desberdina den dantza-estilo bat da, eta Bejart Ballet konpainiako kide den Vitali Safronkine dantzari eta koreografoaren koreografia du.

Fitxa artistikoa

  • Egileak eta koreografia: Aiert Beobide eta Vitali Safronkine
  • Zuzendaritza eszenikoa: Olatz Beobide
  • Ekoizpena: Haatik
  • Musika: Mikel Laboa eta Philip Glass
  • Argiztapen diseinua: Anartz Beobide
  • Argi teknikaria: Anartz Beobide
  • Jantzien diseinua: Ramón García Zabalegi
  • Interpreteak: Garazi Lekuona, Irati Soronodo, Aiert Beobide, Jon Arsuaga, Iker Sanz, Itziar Doyharzabal, Amaiur Luluaga, Ane Jáuregi
  • Iraupena: 60'
  • Kontaktua: haatik@haatik.com


Laburrean

  • Egileak Aiert Beobide, Vitali Safronkine
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2014
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana