"Itsasoaren emazteak"

  • "Itsasoaren emazteak"
    Argazkia: Oinkari Dantza Taldea (www.oinkari.eus)
  • "Itsasoaren emazteak"
    Argazkia: Oinkari Dantza Taldea (www.oinkari.eus)

Ikuskizun honek, Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Salitre usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Agurtzane Intxaurraga
  • Koreografia: Maider Oiartzaba, Agurtzane Intxaurraga. Euskal Dantzako Aholkularitza koreografikoa: EK-ia Kolektiboa / Kukai Dantza Konpainia
  • Zuzendaritza eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga
  • Ekoizpena: Oinkari Dantza Taldea & HIKA Teatroa
  • Musika: Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Peláez eta Pello Ramirez
  • Eszenografia diseinua: Miren Intxaurraga
  • Eszenografia errealizazioa: Eskenitek
  • Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
  • Argi teknikaria: Iker Ugarte
  • Soinu diseinua: Mikel Fernández
  • Soinu teknikaria: Alazne Gurrutxaga
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
  • Itzulpena: Agurtzane Intxaurraga
  • Interpreteak: Oinkari Dantza Taldea & Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga aktoreak
  • Iraupena: 75'
  • Kontaktua: hika@hikateatroa.com


Laburrean

  • Egileak Agurtzane Intxaurraga
  • KonpainiaHika + Oinkari Dantza taldea
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2013
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana