"Kadira"

  • Argazkiaren iturria: Dantza Zirkuitua

"Kadira" hitzak aulkia edo jarlekua erran nahi du Lapurdin. Claude Boujon idazlearen Kadira Urdina izeneko haurrentzako liburuan oinarriturik, Elirale konpainiako Pantxika Telleria koreografoa iturrira joan da berriz, eta berridazten du beste gisara 2005ean publiko gaztearentzat sortu zuen bere lehen pieza Koreografikoa. Garai horretan irudikatu zuen hirukote bat, non eszenan hiru protagonista zeuden: emazte bat, gizon bat eta kadira bat. Edo nola objetu arruntena bihurtzen den joko guzien asmatzeko aitzakia, tarteka auto, haize-parpaila edo kaiola.

Fitxa artistikoa
Egilea, koreografia: Pantxika Telleria
Zuzendaritza eszenikoa: Maialen Maritxalar
Ekoizpena: Elirale
Musika: Krisof Hiriart
Eszenografía diseinua: Maialen Maritxalar
Eszenografia errealizazioa: Maialen Maritxalar
Argiztapen diseinua: Javi Ulla
Argi teknikaria: Javi Ulla
Interpreteak: Arantza Lannes, Aurélie Genoud, Anne-Laure Ofificalekin tartekatuz
Iraupena: 45'
Kontaktua: truke@truke.com


Laburrean

  • Egileak Pantxika Telleria
  • KonpainiaElirale
  • Data2013
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana