"Bazen behin uharte bat"

  • Argazkia: www.thereoncewasanisland.com
  • Argazkia: www.thereoncewasanisland.com

Zer gertatuko litzateke zure familiak bizitokia utzi beharko balu aldaketa klimatikoaren ondorioz? Takuu-ko errealitatea da hau, Pazifikoko hego-mendebaldeko irla txiki batekoa. Itsasoaren igoerak euren etxeak urpean uzten dituen bitartean, Polinesiako komunitate honetan aldaketa klimatikoaren benetako ondorioak pairatzen ari dira. 

Atzerriko bi zientzialarik egoera aztertzen duten bitartean, komunitateko hiru pertsonek -Telo, Endar eta Satty- euren kulturan eta bizitzetan sartzen utziko digute, euren familia eta nortasuna babesteko hartu beharko dituzten erabakien berri emanez.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: There once was an island
Kalifikazioa: Hamasei urte baina gutxiagoentzat ez gomendatuta
Urtea: 2012
Iraupena: 80 minutu
Herrialdea: Zeelanda Berria
Generoa: Dokumentala
Zuzendaria: Briar March
Ekoizpena: Lyn Collie
Banaketa: Parallel 40
Webgunea: www.thereoncewasanisland.com


Laburrean

  • Egileak Briar March
  • Data2012
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana