"Kerity, ipuinen etxea"


Natanaelek laster beteko ditu zazpi urte, baina oraindik ez daki irakurtzen. Izeba Eleonorrek munduko ipuin-bildumarik baliotsuena oinordetzan uzten dionean, Natanaeli ez zaio batere gustatzen. Hala ere, ipuin guztiek sekretu miresgarri bat gordetzen dute: gaua iristean, Alice, Sorgin Gaiztoa edo Kako-oker Kapitaina bezalako pertsonaiak euren liburuetatik irteten dira. Alegiazko pertsonaia horiek arrisku larrian daudela jakinaraziko diote Natanaeli. Betirako desagertzeko zorian daude, baita hainbat belaunaldietan zehar umeek miretsi izan dituzten istorio liluragarriak ere. Natanaelek bere lagun berriak eta euren istorioak salbatu nahi baditu, arrisku handi eta abentura ikaragarriei aurre eman beharko die.

Denak salbatuko dituen esaldi magikoa garaiz irakurtzeko gai izango da?

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Kerity, la maison des contes
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2012
Iraupena: 74 minutu
Herrialdea: Frantzia
Generoa: Marrazki bizidunak
Zuzendaria: Dominique Monfery
Gidoia: Anik Leray, Alexandre Reverend
Ekoizpena: Gaumont-Alphanim / La Fabrique / Lanterna Magica / Canal+ / Cinéart / Haut et Court / Films Distribution / Studio Canal / TF1 / TPS Star
Banaketa: Sherlock


Laburrean

  • Egileak Dominique Monfery
  • Data2012
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana