"Agur esatea"


Agur esatea Gerra Zibilean gertatutako haurtzaroaren eta nortasunaren galerari buruzko istorioa da, baina batez ere, esperantzaz betetako istorio hunkigarria da.

Animazio teknika berritzaileak erabiliz, filmak 1937an Erresuma Batura ebakuatu zituzten Euskal Herriko ia 4000 haurrei buruzko istorioa kontatzen du. Gurasoei agur presaka esatera behartuta, haur hauek Erresuma Batuan hiru hilabetez egongo zirela uste zuten. 75 urte ondoren, batzuk oraindik bertan daude, betirako gurasoengandik eta ama lurratik banatuta. Gatazka itzel eta odoltsuak puskatutako familiak eta suntsitutako haurtzaroak.

Gaur egun 80-90 urte bitartean dituzten 14 haurren ahotsen bidez historiaren gertaera tragiko hau kontatuko dugu; sakona, eta ustekabekoa den animaziozko dokumental eder honetan.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: To say goodbye
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2012
Iraupena: 79 minutu
Herrialdea: Erresuma Batua
Generoa: Dokumentala
Zuzendaria: Matt Richards
Gidoia: Matt Richards / Izaskun Arandia
Ekoizpena: Izaskun Arandia
Banaketa: Tinko Filmeak


Laburrean

  • Egileak Matt Richards
  • Data2012
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana