"Asterix eta Obelix: Maiestatearen zerbitzura"


Kristo aurreko 50. urtea. Zesarrek konkista-gosea du. Legio entzutetsuen agintari, uharte bat inbaditzea erabaki du, mundu ezagunaren mugan: Britania herrialde misteriotsua.

Garaipen azkarra eta erabatekoa izan du. Edo... ia erabatekoa. Britaniako herri txiki batekoek eutsi egin die, baina indarrik gabe geratzen ari dira. Kordeliak, britoien erreginak, Ontorax ofizial leiala Galiara bidali du laguntza bila. Izan ere, han beste herri menderakaitz bat dago, erromatarrei eusteagatik oso ezaguna.

Galiako herri hartan Asterix eta Obelix lanpetuta daude: Luteziatik etorri da Gudurix, buruzagiaren iloba lotsagaldua, eta hura zaindu behar dute. Buruzagiak gaztea gizontzeko agindua eman die; eta ez dute lan erraza izango.

Ontoraxen laguntza-eskariari erantzunez, upel bete edabe magiko ematea erabaki dute. Asterixek eta Obelixek lagunduko diote bidean, eta Gudurix ere joango da, aukera paregabea izango baita haren heziketarako. Tamalez, ezer ez da pentsatu bezala jazoko.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Astérix et Obélix: Au Service de Sa Majesté
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2012
Iraupena: 109 minutu
Herrialdea: Frantzia
Generoa: Abenturak
Zuzendaria: Laurent Tirard
Aktoreak: Gérard Depardieu, Edouard Baer, Fabrice Luchini, Catherine Deneuve, Guillaume Gallienne, Vincent Lacoste, Valérie Lemercier, Charlotte Lebon, Jean Rochefort, Gérard Jugnot, Dany Boon, Bouli Lanners, Götz Otto, François Damiens, Michel Duchaussoy, Dolores Chaplin, Luca Zingaretti, Filippo Timi, Neri Marcorè, Javivi, Tristán Ulloa
Gidoia: Laurent Tirard, Grégoire Vigneron (Cómic: René Goscinny, Albert Uderzo)
Ekoizpena: Koprodukzioa: Frantzia-Italia-Espainia-Hungaria; Fidélité Films / Wild Bunch / Cinetotal / Lucky Red / Morena Films / Saint Sébastien Froissart / France 2 Cinéma / France 3 Cinéma / Les Editions Albe


Laburrean

  • Egileak Laurent Tirard
  • Data2012
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana