"Dinosauroen artean"


Zinemako historian lehenengoz, ikusleek benetan ikusi eta sentituko dute nola zen dena dinosauroek Lurra menderatzen zuten garaian. Dinosauroen artean murgiltze-esperientzia erabatekoa da. 3Daren teknikaren laguntzaz, ikuslea aurrehistoriako mundu zirraragarri eta epiko baten erdigunean jarriko da. Bertan dinosauro galtzaile bat azkenean garaile aterako da, betiereko heroi bihurturik.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Walking with dinosaurs
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2013
Iraupena: 87 minutu
Herrialdea: AEB
Generoa: Marrazki bizidunak
Zuzendaria: Barry Cook, Neil Nightingale
Gidoia: John Collee, Theodore Thomas
Ekoizpena: Koprodukzioa: Erresmuma Batua-AEB-Australia; Animal Logic / BBC Earth / BBC Worldwide
Banaketa: Eone Films


Laburrean

  • Egileak Barry Cook, Neil Nightingale
  • Data2013
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana