"Zipi & Zape eta kanikaren kluba"


Zipi eta Zape zigortu egin dituzte uda Esperantza ikastetxean igarotzera. Berreziketa zentro bat da hori, Falconetti betoker beldurgarriak zorrotz zuzentzen duena. Laster jakingo dute leku hartan jolastea ere debekatuta dagoela. Hortxe sortuko dute Kaniken Kluba, helduen aginpideari erronka botatzen dion umeen erresistentzia. Adimena, ausardia eta adiskidetasunean duten fede etenezinaz baliatuz, ikastetxean gordetzen den sekretu misteriotsu bat aurkitu eta euren bizitzetako abenturarik zirraragarriena biziko dute.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Zipi & Zape y el club de la canica
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2013
Iraupena: 92 minutu
Herrialdea: Espainia
Generoa: Abenturak
Zuzendaria: Oskar Santos
Aktoreak: Javier Gutiérrez, Álex Angulo, Javier Cifrián, Claudia Vega, Marcos Ruiz, Christian Mulas
Gidoia: Jorge Lara eta Francisco Roncal. Josep Escobarrek sortu eta Ediciones Bk argitaratutako "Zipi eta Zape" komikian oinarritua
Ekoizpena: Zeta Cinema, MOD Producciones, Atresmedia Cine eta Kowalski Films
Banaketa: Disney


Laburrean

  • Egileak Oskar Santos
  • KonpainiaZeta Cinema, MOD Producciones, Atresmedia Cine, Kowalski Films
  • Data2013
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana