"Doraemon eta Nobita Holmes, etorkizuneko museo harrigarrian"


Ustekabean Deluxe izeneko lapur misteriotsu batek dimentsioen arteko zuloa zeharkatu du Doraemoni lo dagoen bitartean txintxarria ebasteko. Galdutako txintxarria lekutzeko, Doraemonek Sherlocken tankerako jantziak eman dizkio Nobitari, (kapela, makila eta lupa) eta jantzi horiekin atzemandako lorratzek Etorkizuneko Museora daramatzate Nobita eta bere lagunak, XXII. mendera.

Lagun taldeak bertan ezagutuko ditu museoko zuzendaria, Hartmann eta Peppler profesoreak, eta Kurt Hartman, Hartman profesorearen biloba, ingurua hankaz gora jarri besterik egiten ez duen asmatzaile hasiberria. Hainbat sekretu ezkutatzen dituzten pertsonak dira... eta mehatxu handi batek erasaten die.

Doraemonek, Nobitak eta lagunek lortuko ote dute txintxarria berreskuratu eta museoa gainera datorkion arriskutik salbatzea? Ez da elementala, Doraemon maitea!

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Doraemon: Nobita no Himitsu Dôgu Museum
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2013
Iraupena: 100 minutu
Herrialdea: Japonia
Generoa: Animazioa
Zuzendaria: Yukiyo Teramoto
Gidoia: Higashi Shimizu (komikia: Fujiko F. Fujio)
Ekoizpena: Asatsu DK / Fujiko Pro / Shin-Ei Animation / Shogakukan, Inc. / Shogakukan-Shueisha Productions / TV Asahi
Banaketa: Luk Internacional


Laburrean

  • Egileak Yukiyo Teramoto
  • KonpainiaZeta Cinema, MOD Producciones, Atresmedia Cine, Kowalski Films
  • Data2013
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana