"5 kamera apurtu"


Bideo-kameraz grabatzea gustatzen zaion palestinar gaztea da Emad. Bil'in-en bizi da, Ramala hiriaren mendebaldean, Zisjordanian. 2005ean israeldarren hondeamakinak Bil´in-era helduko dira, bertan, kolono judutarrentzako itzelezko asentamentua egiteko eraikiko den harresiaren perimetroa mugarritzeko asmoz. Emad-ek, kameraz, lehenengo mugimendu hauek grabatuko ditu. Bost urte eta beste horrenbeste kamera behar izango ditu bere herriak, israeldar zapalkuntzaren aurrean, erakutsitako erresistentziaren historia grabatzeko; hiritarmugimenduaren lehenengo egunetan jaioko da Gibreel Emad, bere semea; erresistentziarekin batera, semearen hazkundea ere grabatzen joango da. Israeldarren erasoek eraginda, Emaden kamera guztiak, bata bestearen atzetik, triskatzen joango dira, eta eurekin batera, bere lagunen biziak ere. Hala eta guztiz ere, Emad-ek kamera berriak erosi eta inguruan gertatzen dena filmatzen segituko du. Palestinarren erresistentzia pazifikoa erakusten duen argazki bakarra, pertsonala eta lehenengo lerrotik egindakoa da, ezagunetakoa eta nazioarteko komunitateak onartu eta onetsi duena.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: 5 broken cameras
Kalifikazioa: Hamasei urte baina gutxiagoentzat ez gomendatua
Urtea: 2013
Iraupena: 90 minutu
Generoa: Dokumentala
Zuzendariak: Emad Burnat, Guy Davidi
Gidoia: Emad Burnat, Guy Davidi
Ekoizpena: Coproducción Territorios Palestinos-Israel-Francia
Banaketa: Parallel 40

Iturria: Zinema Euskaraz

Laburrean

  • Egileak Emad Burnat, Guy Davidi
  • Data2013
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana