"Stand by me Doraemon"


Nobita Nobi nahiko mutil traketsa da eta gehientsuenetan gauzak alderantziz ateratzen zaizkio. Egun batean Sewashi haur misteriotsuaren bisita hartuko du. XXII. mendetik datorren bere hereniloba dela esaten dio. Bere etorkizuna desastre hutsa dela eta familia guztia suntsiko duela, hainbat belaunaldiz.

Sewashiren ustetan, dena dela, oraindik badago hori ekiditeko aukera eta Doraemon bere robota utziko dio Nobitari soluzio hori aurkitzen lagundu diezaion. Hasiera batean, Doraemonek ez du egoera batera argi ikusiko, baina elkarrekin hainbat abentura igaro ostean, katu kosmikoak gakoa topatu duela usteko du: maitasuna.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Stand by me Doraemon
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2014
Iraupena: 95 minutu
Herrialdea: Japonia
Generoa: Animazioa
Zuzendariak: Takashi Yamazaki, Ryûichi Yagi
Gidoia: Takashi Yamazaki
Ekoizpena: Fujiko Movie Studio / Shirogumi / Robot / Shin-Ei Animation
Banaketa: Selecta Visión


Laburrean

  • Egileak Takashi Yamazaki, Ryûichi Yagi
  • KonpainiaFujiko Movie Studio / Shirogumi / Robot / Shin-Ei Animation
  • Data2014
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana