"Dragoi Bola Z"


Maji Booren aurka borrokatu eta urte batzuk geroago, krisi batek mehatxatu du lurra. Bills, txikizioaren jainkoak, unibertso osoko orekari eusten diona, bere loaldi luzetik esnatu da. Saia batek Freezer garaitu duen zurrumurrua entzun ondoren, Bills haren bila abiatu da. Denbora luzea igaro ondoren hain etsai indartsua aurkitzean hunkituta, Gokuk erronka jo dio txikizioaren jainkoari, baina ezinean dihardu jainkoaren ahalmena izugarrizkoa baita. Hartan, Billsek agur-hitz kezkagarriak jaulki ditu: "Lurrean izango ahal da norbait txikitzea merezi duenik!" Goku, Vegeta, Gohan eta lurreko gainerako gerrariak izango ote dira gai aurrekaririk ez duen indar txikitzaile hau geldiarazteko?

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Doragon Bôru Zetto: Kami to Kami
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2013
Iraupena: 85 minutu
Herrialdea: Japonia
Generoa: Animazioa
Zuzendaria: Masahiro Hosoda
Gidoia: Yûsuke Watanabe (komikia: Akira Toriyama)
Ekoizpena: Toei Animation
Banaketa: Selecta Visión / Alfa Pictures


Laburrean

  • Egileak Masahiro Hosoda
  • KonpainiaToei Animation
  • Data2013
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana