"Olinpiara bidean"


Niko von Glasow zine zuzendari minusbaliatua kirolaren etsai argia da eta joko paralinpiarrek kongruentziarik ez dutela uste du. Ezin du ulertu horrelako helburu baten bila ibiltzea, gutxitu batentzako eguneroko gorabeherak nahiko direnean. Aurreiritzi hauekin guztiekin, von Glasow zuzendaria Londresen 2012an Joko Paralinpiarrak jokatuko dituzten lau atletaren bizitzan eta boleibol talde batean sartuko da kirolari,bizitzari eta beldurrei buruz berba egiteko.

Mundu honek gero eta gehiago erakarrita, von Glasow Londresen jokatu ziren Joko Paralinpiarretara joan zen eta baita Olinpia hiri zaharrera ere, bertan jokatu baitziren lehen aldiz jokoak, eta bertan Boccia izeneko joko paralinpiar bat debekatuta dago.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: My way to Olimpya
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2014
Iraupena: 85 minutu
Herrialdea: Alemania
Generoa: Dokumentala
Zuzendaria: Niko von Glasow
Gidoia: Niko von Glasow
Ekoizpena: if...Productions
Banaketa: Parallel 40
Webgunea: www.mywaytoolympia.com


Laburrean

  • Egileak Niko von Glasow
  • Konpainiaif...Productions
  • Data2014
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana