"Verdini Metodoa"

  • Argazkia: Dantza Zirkuitua

Verdini Dantza Taldearen proposamen berriak Verdiniren muina ordubeteko saioan laburbiltzeko helburua du. Isabel Verdini koreografoak bi hamarkada baino gehiago eman ditu dantzaren bidez ezgaituen integrazioaren alde lan egiten, metodologia azalduz eta ikuskizun bihurtuz. Bidea helmuga bezain garrantzitsua denez, Verdinik aldarrikatu eta agerian uzten du ondo egindako integrazio-lana ezinbestekoa dela gizarte pluralagoa lortzeko. Zeremonia-maisua Badut taldea da, eta clownen bidez ikuskizuna dinamizatzen du.

Curriculuma

Isabel Verdinik (Donostia, 1971) adimen-ezgaitasunen bat dutenekin lan fisikoa eta artistikoa egiteko interesa zuelako sortu zuen Verdini Dantza Taldea. Konpainiak 2000. urtean eraman zuen lehen lana agertoki batera. Ordudanik, zortzi ikuskizun aurkeztu ditu, hainbat ekitaldi eta aurkezpenetan parte hartu du, eta bere lanagatik ONCEren Elkartasun Saria irabazi zuen, 2006an, eta Donostiako Herritarren Merituaren Domina, 2008an. Verdinik Ezgaitasunaren eta Euskararen Nazioarteko Eguna sustatu zuen 2013an (abenduaren 3an) eta oso harrera ona lortu zuen.

Fitxa

  • Egilea, koreografoa eta zuzendaritza eszenikoa: Isabel Verdini
  • Konpainia: Verdini Dantza Taldea
  • Ekoizpena: Jesús Murua
  • Musika: Batzuk
  • Eszenografia diseinua: Jesús Murua
  • Argitazpen diseinua: Carlos Salaberri
  • Argi teknikaria: Carlos Salaberri
  • Jantzien Diseinua: Agurtzane Verdini
  • Dantzariak: Olaia Goikoetxea, Nerea Astarbe, Naroa Azaldegui, Nekane Prieto, Haizea Sendón, Ana Álvarez, Jon Alonso, Aitor Manterola, Aizpea Múgica, Perla López, Ohiane Mateos, Ainhoa Mateos, Agurtzane Verdini, Isabel Verdini
  • Iraupena: 70 minutu
  • Harremanetarako: verdini@verdini.org

Laburrean

  • Egileak Isabel Verdini
  • KonpainiaVerdini Dantza Taldea
  • HizkuntzaBat ere
  • Data2014
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana