"Pintto Pintto"

  • "Pintto Pintto"
    Argazkia: Anita Maravillas Teatro (Facebook)

Pintto, gure txakurra da ta,
Pintto, bere izena du.
Pintto galdu egin den txakurkume polit bat da,
Baina guztiok ez dugu PINTTO maite,
Norbaitek beldurra dio.
Gaindituko ote du beldurra?

Erropa garbitegi batean, txukuna, ordenatua eta umore txarrekoa den langile bat, bere lankidearekin harremandu behar da. Azken hau, despistatua, desordenatua eta oso alaia da, eta batez ere ez ditu arauak gustoko.

Bapatean galdutako txakurkume bat agertuko da garbitegian, eta agerpen honek munduarekiko duten ikuspegia eraldatuko die.
Pintto umorez eta samurtasunez azalduriko istorio bat da, honen bidez, gure ingurukoekin harremantzeko dugun eran hausnartu nahi dugu.

Fitxa artistikoa

  • ZUZENDARITZA: Javi Renovales & Iván Alonso
  • JATORRIZKO IDEIA: Anima Maravillas Teatro
  • ANTZEZLEAK: Miren Larrea, Valentina Raposo
  • MUSIKA: Fran Lasuen
  • ESZENOGRAFÍIA: ATX Teatroa
  • IRAUPENA: 50'
  • HIZKUNTZA: Testurik gabe
  • IKUSLEA: +3 urte

Laburrean

  • Egileak Javi Renovales, Iván Alonso
  • KonpainiaAnita Maravillas
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana