"Ofelia maite zaitut"

  • "Ofelia maite zaitut"
    Argazkia: Agerre Teatroa (www.agerreteatroa.com)

Familiak alde batetik bestera ibiltzen dira. Pentsatzen dugu bizitza leku berdinean emango dugula, eta konturatzen garenerako beste herrialde batean bizitzen gaude, beste ohiturekin, beste musika entzuten, beste hizkuntz bat hitz egiten, lagun berriekin jolasten... eta: Eta herrialde berrira ailegatzean... nola gustatuko litzaiguke jendeak gu tratatzea?

Ofeliak oso-oso bidai luzea egin zuen bere familiarekin, eta honeraino ailegatu zen.

Gure emankizun honetan kontatzen dugu nola sarritan ez dugun norbait onartzen beldurra dugulako. Charly beldur dago, Sos, bere laguna, maitemindu egin da! Ofelia deitzen da, eta gainera etorkina da!

FITXA ARTISTIKO-TEKNIKOA

  • ANTZEZLEAK: Santi Ortega eta Nerea Iglesias
  • TXONTXONGILOAK ETA MOZORROAK: Santi Ortega
  • LAN PLASTIKOA ETA JANTZIAK: Santi Ortega
  • MUSIKAK: Nerea Iglesias
  • Santi Ortegak emankizunean ukelelea eta aho soinua jotzen ditu. Antzezlea, txontxongileroa eta marionetista da
  • Nerea Iglesiasek pianoa jotzen du; txontxongileroa eta antzezlea da
  • ARGIAK: Agustín Vega & Klik sound
  • GIDOIA ETA ZUZENDARITZA: Maite Agirre

Laburrean

  • Egileak Maite Agirre
  • KonpainiaAgerre Teatroa
  • HizkuntzaElebiduna
  • Estreinaldi-urtea2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana