"Munduari itzulia"

  • Argazkia: Teatro Gorakada (www.gorakada.com)
  • Argazkia: Teatro Gorakada (www.gorakada.com)

Ikusle guztientzako ikuskizun musikala.

Gorakadak bidaia zoragarri hau egin nahi du Phileas Foggekin batera. Fogg jaunak, izan ere, apustu ero bat proposatu zien Londoneko Reform Clubeko kideei: 80 egunetan munduari itzulia ematea, bere morroiaren laguntzaz.

Eta, guk, erronka hori handitu eta 60 minututan egingo dugu. Horretarako, zuzeneko musika, aktoreak, txotxongiloak eta maletetan oinarritutako eszenografia izango ditugu, trenez, itsasontziz edo elefantez bidaiatzeko.

Jules Verneren Munduari itzulia 80 egunetan lanean oinarrituta, munduaren inguruko ibilbide zirraragarria eszenaratuko dugu, umore ona, irudimena eta zuzeneko kantuak eskaintzen dituen abentura liluragarri honetan.

Fitxa artistikoa
Egilea: Julio Salvatierra
Zuzendaritza: José Carlos García
Zuzendaritza laguntzailea: Nadia Santos
Musika konposizioa eta zuzendaritza: Fran Lasuen
Aktoreak: José Cruz Gurrutxaga, Aritza Rodriguez,Miren Larrea
Musikaria: Mikel Gaztañaga
Eszenografia: José Ibarrola, Javi Tirado
Txotxongiloak: Javi Tirado
Argiak: Javi Ulla
Soinu teknikaria: Ion Chávez
Jantziak: Mayda Zabala
Euskarazko itzulpena: Idoia Barceló
Kordinazio orokorra: Alex Díaz


Laburrean

  • Egileak Julio Salvatierra
  • KonpainiaTeatro Gorakada
  • HikuntzaElebietan
  • Data2013
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana